Aisialdi hezitzaile baten beharrari buruzko manifestua

Aisialdi hezitzaile baten beharrari buruzko manifestua

 

COVID-19ren pandemiak eragindako osasun-krisiaren, alarma-egoeraren eta kontaktu fisikoaren murrizketen esparruan, dokumentu hau sinatu duten erakundeek, kolektiboek eta pertsonek (ordezkari politikoak, profesionalak, gazteak eta enpresariak) bat egin dute manifestu honekin, hezkuntza- eta komunitate-aisialdiaren berezko balioa aldarrikatzeko herritarren eskubide-elementu gisa, baina baita gazteriaren garapen eta hazkunde pertsonalerako espazio gisa ere. Krisi sanitario hau ere ekonomikoa eta soziala da, eta agerian utzi du aisialdi hezitzaileak aitorpen berezia merezi duela herritar guztiei eskaintzen dizkien balio eta ereduengatik, eta, horregatik, honako hau azaldu nahi dugu:

 

Kontzeptu-esparrua

 

1. Egungo egoera eta gazteak

 

2008ko finantza-krisia kolpe bat izan zen gazteen bizi-baldintzentzat. Horren ondorioz, gazteriaren datu sozioekonomikoak prekarietatearen arabera neurtzeari utzi zitzaion, eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren datuak zenbatu ziren. Krisi hari aurre egiteko hartutako neurrien albo ondorioak gazte-politiken sistema eta egitura izan zituen biktima: lurralde osoan zehar desagertu ziren Gazte Kontseiluak, espazioak, diru-laguntzak eta gazte-elkarteak; eta, azkenik, gazteei kaleaz gozatzeko aukera ere kendu zitzaien, espazio digitalen alde eginez. Halere, gazteen pobreziak ez du ahalbidetu espazio digital horiek gazte guztientzat eskuragarri egotea eta horrek erabateko inklusiotik aldendu ditu.

Nerabezaroaren eta gazteei buruzko ikuspegi soziala, batez ere helduek egina dena, bere izaera negatiboagatik nabarmentzen da. Moral bikoitz gisa, "gaztetasuna" desiragarria den baliotzat eskaintzen da, baina aldi berean haren portaerak kriminalizatzen dira, indibidualistak, arduragabeak eta berekoiak direla erranez. Ikuspegi horrek ez du kontuan hartzen biztanleria-segmentu horren ahotsa, eta gutxietsi eta baztertu egiten du Konstituzioaren 48. artikuluak ematen dien askatasunezko eta eraginkortasunezko parte hartze eskubidea garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean.

Politika publikoek ere gazteriari buruzko estereotipo horiei erantzuten diete, mesfidantzan oinarritutuz eta gazteria gizartearen parte gisa ulertu gabe. Egungo krisiari aurre eginen dioten gazte-politikek gazteen parte-hartzean eta hauek daukaten ekintzailetzarako gaitasunean oinarritu behar dira. Garapenerako eta hazkunderako baliabideak eman behar dituzte, betiere haiekin eta haien erakundeekin elkarlanean.

Gaur egungo egoeran, nerabe eta gazteek berriz ere erakusten dute arduratsuak direla, beren inguruneaz arduratzen direla, parte hartzen dutela, antolatzen direla eta modu kolektiboan erantzuten dietela, ez bakarrik beren beharrei, baita elkartasuna erakutsiz, komunitateak dituen beharrei ere. Konfinamenduaren hasieratik egiaztatu da pertsona eta erakunde gazteen mobilizazioa eta erantzun kolektiboak helduenak baino azkarrago gertatzen direla. Era berean, nerabeen eta gazteen existentziak birjabetu gara, ikusi dugu nahi eta nahi ez erabiltzera behartuta egon garen komunikazio-kanalak espazio naturalak direla haientzat, eta beraien parte-hartzea bertan ikusarazten dela.

 

2. Denbora librea bizi-espazio ezinbertzeko gisa

 

Egungo eredu sozial eta ekonomikoa, desberdintasunak areagotzen dituena eta batzuetan bizitzarekin, ongi bizitzearekin, bateraezina dena, kinka larrian dago. Premiazkoa da birplanteamendua egitea, kolektibotik abiatuta, pertsonak erdigunean daudela, herritar guztien bizi-kalitatea bermatzeko, haien egoera sozioekonomikoa edozein dela ere. Konfinamenduan egiaztatu da pertsonak estututa, estresatuta bizi direla, denbora librerako eskubidearen eta produktibitatearen arteko gatazkan itota, autonomiarako gaitzen ez duen aisialdiko kontsumo-paradigma batean murgilduta, eta argi gelditu da horri eustea ez dela eraginkorra.

Denbora librea, berez, oinarrizko eskubidea da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 24. artikuluan jasotzen den bezala: "Pertsona orori dagozkio atsedenerako eskubidea, aisiarakoa, lanaldiaren iraupen mugatua izatekoa eta aldian-aldian ordaindutako oporrak izatekoa".

Aisialdiaren adibideak denbora librean, bizi-kalitateari dagokionez, ez dira lan-denboraren gaineko atsedena, edo bizitzaren zati serio eta formaletik ihes egiteko unea: denbora librea jolasari lotuta dago, eta giza izaerari atxikita dago. Aisialdi-praktiketatik eratorritako bizipenek eta balioek egunerokotasunean ere sartuta egon behar dute, gizarte-harremanetarako eta garapen pertsonalerako benetako espazioa baitira. Beraz, aisialdi-eredua birplanteatu behar da, batez ere nerabe eta gazteentzat.

 

3. Hezkuntza ez-formala: aisialdi hezitzailea eta komunitarioa

 

Bertze behin ere, gaur egungo konfinamendu egoerak begiak ireki dizkigu jolas-jarduerek duten garrantziaren aurrean. Eta aisialdi hori hezitzailea denean, balioetan oinarritutako hezkuntzan oinarritzen denean, premia biziko tresna bilakatzen da.

Aisialdi hezitzailea eta komunitarioa hezkuntza eta ikaskuntza da, norabide bikoa eta parte-hartzailea, helburuak, gaitasunak eta metodologiak dituena, eskolaren gisako bertze sistema batzuetan gertatzen den bezala, baina bertze espazio eta denbora batzuetan. Hezkuntza ororen oinarrizko funtzioak landuz, baina pertsona bakoitzaren interes eta beharretatik abiatuta, gure kasuan nerabeen eta gazteen interesetatik. Musika, arte plastikoak, kirola, ingurumena, ikaskuntza zerbitzua, boluntariotza, gizartearekiko konpromisoa, talde-lana edo dibertsioa bezalako arloak hartzen dituzte, genero-ikuspegia ahaztu gabe. Hezkuntza-sistemak eta, oro har, gizarteak gutxietsitako curriculum-ikasgaiek, arte-adierazpenek edo jarduera fisikoak bezala, beren balioa erakusten dute animoaren eta, beraz, bizitzaren sostengu gisa. Krisi honek ikusaraztera behartu gaitu etxeak ikaskuntzarako, lankidetzarako eta zaintzarako espazio bezala duen garrantzia. Zeregin horiekin berriz konektatzearen beharra, elkarbanatzea, egiten ikastea, arduratzea, autonomia eta erantzunkidetasuna garatzea.

Aisialdi hezitzailea eta komunitarioa elkarbizitza, atsedena, dibertimendua eta garapen pertsonala da. Dimentsio ludikoa du, eta ezinbertzekoa da pertsonaren oreka sozial, fisiko, psikologiko eta emozionalerako. Bere dimentsio ekologikoak begirada ingurunera eta honen zaintzara zuzentzera behartzen gaitu, eta naturan, izaki bizidunetan eta komunitatean dugun inpaktuaren gainean kontzientzia hartzera behartu. Aisialdirako zentroak eta erakundeak sozializazio-espazio seguruak dira, erreferentziazko figura positiboak dituztenak, indarkeriatik eta arrisku-jardueretatik urrun daudenak. Parte-hartze boluntarioan, automotibatuan eta atseginean oinarritzen dira, baina hainbat errealitate eta esperientzia desberdin dituzten bertze pertsona batzuekin kontatuan jarriz, hezkuntza-ekintza eta garapen komunitarioa ahalbidetzen dutelarik.

 

4. Benetako inklusioa

 

2019an, gazteei buruzko datu estatistikoek honakoa erran zuten: % 25eko inguruko langabezia-tasa zutela, % 33 baino gehiago zeudela pobrezia- edo gizarte-bazterketako arriskuan, edo 30 urtetik beherako pertsonen % 18 baino zertxobait gehiagok soilik zeukatela emantzipatzeko ahalmena. Datu horiek prekarietateaz, pobreziaz eta mendekotasunaz hitz egiten dute, eta elementu horiek bizitza geldiarazia definitzen dute, aukerarik gabe utziz proiektu propio bat hastea, independizatzea, familia bat eratzea edo ekintzailetzaren bidetik jotzea.

Arrazoi horiek medio, inklusioaz solasteak ezinbertzean ekartzen du gero eta mehatxatuago dagoen gazteen kolektiboaren gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-baldintzetaz solasteak. Ezin, beraz, aipatu gabe utzi gizarte-bazterketa saihestuko duten eta prekarietatea, langabezia, mendekotasuna edo eskola uztea saihestuko duten neurriak hartu behar direla. Eta neurri horiek bi ikuspegi izan behar dituzte: oraina eta etorkizuna.

COVID-19aren ondorio sozioekonomikoek, hezkuntzakoek eta sozialek gazteak gogor kaltetzen dituztenean, berehala jardun behar da. Gazteen alde jardutea ez delako etorkizunaren alde jardutea, gazte prekarioak gizarte prekarioa erran nahi baitu, orainaldian. Hala ere, berehalako neurri horiek plan eta politika sakonen aurrekaritzat hartu behar dira, egoera hori pairatzen dutenetaz atzenduko ez direnak eta, aldi berean, pertsona zaurgarri gehiago detektatuko dituztenak.

Ezinbertzekoak diren bertze batzuk bezala, aisialdi hezitzailea eta hezkuntza ez-formala zerbitzu publikoak dira berdintasun falta nabaria den espazioetan: hau da, kalean. Ekitatearen ikuspegitik, aisialdi hezitzailea hezkuntza-ekintza unibertsala da, aukera-berdintasuna bermatzen duena, egiturazko eta koiunturazko desberdintasun sozialei aurre egiten diena eta bizitzarako trebetasunak sustatzen dituena.

Aukera gutxien dituzten gazteentzat bikoitza da hezkuntza ez-formaleko zentroak erabili eta jarduerak egitetik ateratzen duten onura. Espazio horietan ez da estigmatizatzen, garapen pertsonalerako eta profesionalerako gaitasun garrantzitsuak eskuratzen dira, baita sozializaziorako ere, eta gazte profesionalek erreferente positiboak eta lotura afektibo seguruak eskaintzen dituzte. Horien aldeko apustua funtsezko tresna da gizarteratzeko: hezkuntza-aisialdiko sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa, lurralde bakoitzeko errealitate desberdinetara egokitzen dena, funtsezko baliabidea izanen da nerabeen eta gazteen erritmo, ohitura eta ingurune komunitarioak berreskuratzeko.

Hezkuntza ez-formalaren onurek eta potentzialtasunek garrantzi berezia hartuko dute aurten. Posible izanen da, inoiz baino gehiago, ikasketa- eta sozializazio-prozesuek betidanik egin duten ekarpena ikusaraztea, bai eta kohesioari, gizarteratzeari eta gure erkidegoko kultura-aniztasunaz betetako adierazpenari egin dioten ekarpena agerian uztea ere.

 

Lau sektoreak

 

1. Gazte-erakundeak

 

Mende hasieratik, eta finantza-krisiaren ondorioz, honako erkidego edo hiri autonomoek berezko nortasun juridikoa duen gazte-gizarte zibilaren ordezkaritza-erakunde independentea galdu zuten, Gazte Kontseilua: Galizia, Kantabria, Aragoi, Balear Uharteak, Madril, Gaztela-Mantxa, Murtzia, Andaluzia, Kanariak, Ceuta eta Melilla. Era berean, horiei lotutako gazteentzako laguntzak, diru-laguntzak, espazioak eta programa espezifikoak ezabatu ziren.

Oraindik ere kendutako sistemaren zati bat berreskuratze-lanetan ari garela, krisi honetan sartzeak susperraldi hori arriskuan jartzen du, baita orain arte mantendu edo lortu den guztia ere. Adin-kolektibo ahulenetako baten parte-hartze soziala eta politikoa sostengatzen duen eta pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arrisku handiena duen sistemarekin ezin da negoziatu. Sistema horri eusteko eta are, hazteko, apustu sendoa egin behar da: laguntza eta diru-laguntza nahikoak emanez, informazio-kanalak sortuz, parte hartzeko, aisialdirako eta garapenerako espazioak bermatuz, laguntzarako baliabideak eskainiz, ekintzailetza bultzatuz, adierazpen kultural eta artistikorako baliabideak emanez, etab.

Gazte-erakundeak eredu argiak dira komunitatean eta komunitatearen alde bizitzen ikasteko, gizarte-trebetasunak eskuratzeko, garapen pertsonalerako, esperientzia demokratikorako eta zerbitzurako leku gisa. Horixe da boluntariotzaren balioa. Ez-ohiko egoera horren edozein arlotan funtsezko elementuak diren erakundeak direla. Parte-hartze publikoa, pribatua eta gazteak biltzen dituzten proiektu komunitarioak elkarrekin sortzea kalitate demokratikoaren adibide dira. Gazte Kontseiluek, bertzalde, gazte-erakunde horiek biltzen dituzte eta parte-hartze aktiboaren bidez, haien kezkak elkarbanatzeko eta sareak sortzeko espazioak eratzen dituzte, horrela gazteriaren kolektiboa babestuz.

Hain zuzen ere, boluntariotzari esker, jarduera askok bizirik iraun dute krisi-egoera honetan, eta egoera horri eusten dioten erakundeak ordezkaezinak eta ezinbertzekoak dira.

 

2. Hezkuntza-aisialdiko enpresak

 

Sektore soziokulturaleko enpresa espezializatuek planak, proiektuak eta ekintza soziokulturalak garatzen dituzte haurren, gazteen, adineko pertsonen edo dibertsitate funtzionalaren esparruan. Zerbitzu publikoak emateko kontzientzia osoz lan egiten dute, eta gizartean eragina duen aberastasun handia sortzen dute. Askotarikoak dira, eta ikuspegi transbertsaletatik eta osagarrietatik lan egiteko ahalmena dute, gizartea eraldatzeko eta ingurunera egokitzeko gaitasunak nabarmenduz. Eta ekoizpen-sisteman duten pisu ekonomikoa eta laborala etengabe handitzen ari dira.

Une honetan, enpresa soziokulturalen edo hurbileko kulturako enpresen konpromisoa lortzeko ezinbertzekoa da eragile sozial eta politikoekin elkar ulertzea, eta, horretarako, beren zereginari jarraipena emateko behar dituzten baliabide materialak, profesionalak eta teknikoak adostea eta prestatzea, sektorea subjektibatu eta profesionalizatzeari utzi gabe.

Kasuen ehuneko handi batean politika publikoak zabaltzeaz arduratzen dira, bereziki toki-mailan; beraz, guztiz jabetzen dira erabateko garrantzia duela gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarrizketa eta lotura ahalbidetzen duten zerbitzuak eta programak aktibo mantendu behar izateaz. Ildo horretan, hezkuntza-aisialdiaren defentsan konpromiso sendoa dutela adierazi dute; izan ere, gaur egungo egoeretan, gazteei arreta emateko benetako balioa eta gaitasuna dutela erakusten dute, haien ekimena eta gaitasun berritzailea proiektatuz eta sustatuz.

Proiektuak eta programak ixteak arriskuan jartzen du sektorearen berezko gizarte- eta hezkuntza-dinamiken jarraipena. Ez eteteak eta mantentzeak, berriz, gazte-kolektiboekiko loturari eustea ahalbidetzen du, bai eta laguntza emozionala eskaintzeko, bizi-proiektuei jarraipena ematen dieten baliabide praktikoak sortzeko eta elkarte-, komunitate- eta adierazpen artistiko eta kulturaleko dinamiketan laguntzeko aukerak areagotzea ere.

 

3. Toki-mailako gazte-politikak

 

Gazteria-politikek Administrazioaren eta beren lurralde-eremuko nerabe eta gazte guztien arteko harremana bermatu behar dute. Harremanetan egonez, komunikatuz, elkarri entzunez, amankomuneko erabakiak hartuz. Jakina, tokiko administraziotik hurbileko lana jorratzeari buruz ari gara, egunero-egunero, etenik gabe, Hezkuntza Formaleko ikastetxeen lana osatuz.

Gazte Informazioa izan da, eta da oraindik ere, gazteen parte-hartze eta garapen integralerako lehen urratsa. Pedagogia Informazionaletik abiatuta eta alfabetizazio digitala azpimarratuz, eta zehazkiago egiazko informazioa eta informazio faltsua bereiztea ahalbidetzen dituzten trebetasunak nabarmenduz. Baina parte-hartzearen hezkuntzaren metodologia oinarri duena gehituz, aisialdi inklusiboarekin kiroletik eta kulturatik eta balio komunitarioak sortzen dituena.

Egungo testuinguruan, uste dugu berebiziko garrantzia dutela tokiko emantzipazio-politikek. Ez atzendu, suposatzen da inoiz baino beharrezkoagoak izanen direla etxebizitza-, okupazio-, prestakuntza- eta bizitzarako trebetasun-politikak. Eta, horretarako, ezinbertzekoa izanen da IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) eta IJTak ere (Ikaskuntzarako eta Jakintzarako Teknologiak) eskuragarri izatea.

Integrazio zibikoa lanak emandako independentzia ekonomikoarekin lotzea planteatzen dugu. Etorkizun hurbilean, bazterketa areagotu eginen da ekonomikoki mendekoak diren gazteekiko, emantzipatutako gazteekin alderatuz. Gazte-politikek defizit hori konpentsatzeko estrategiak zehaztu behar dituzte. Erabateko emantzipazioa errazten duten neurriak hartzea beharrezkoa da, eta ez soilik larrialdi-egoera baterako ekintza puntualak izanen direnak, baizik eta denboran iraunkorrak izateko sortuak izanen direnak.

 

 

4. Gazte teknikariak

 

Gazte-politiken esparruan, nerabeei eta gazteei zuzendutako planak, programak, proiektuak, jarduerak edo zereginak aztertzen, ikertzen, diseinatzen, zuzentzen, kudeatzen, aplikatzen edo ebaluatzen aritzen diren pertsonen kolektiboa da. Administrazio publikoetan, sektore pribatuan, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta elkarte-sareetan jarduten dute, gazteen garapena bultzatzeko asmoz beren erabateko herritartasuna lortzerako bidean.

Kolektibo profesional gisa, nerabezaroan eta gaztaroan adituak dira, bere-berezko eta funtsezko ezaugarriekin, gizarte talde hauen denborak, hizkuntzak, kezkak eta beharrak ezagutzen dituztelarik. Gazteek parte-hartzeko metodologia desberdinen bitartez jarduten dute, errespetuan, erabakiak hartzean, erantzukizunak onartzean, elkartasunean eta berdintasunean oinarrituz, hauek guztiak gizartea eraldatzeko eta ahalduntzeko tresnak izanen direlako.

Gazteriako profesionalen funtsezko eginkizuna nerabeekin eta gazteekin harremanetarako, elkarrizketarako, entzuteko eta ezagutzeko espazioak ezartzea da. Haien bizi-ibilbideetan laguntza- eta bitartekaritza-lanak egitea, zerbitzuak eta baliabideak eskuragarri izanen dituztela ziurtatzeko, horrela haien parte-hartze politiko eta soziala bermatzeko. Gizarte-, hezkuntza- eta laguntza-lana da. Protagonismoa gazteena da, eta profesionalek erraztasunak ematen dituzte gazteek beren irizpideen eta interesen arabera sortu eta garatutako proposamenak, proiektuak, jarduerak eta ekimenak gara ditzaten.

Ezinbertzekoa da, aspaldidanik dakigun bezala, gazteriako profesionalen figura aintzat hartzea eta definitzea, zeregin horri duintasuna eta balioa emate aldera. Eta erabat prekarizatuta dagoen sektorea dela eta babestu egin behar dela ikusaraztea, krisi honek ez dezan horretan gehiago sakondu.

 

Ondorioa

 

Funtsezko zerbitzua

Egungo egoerak gazte-politiken sistema ez eteteaz gain, haren esentzialtasuna guztiz beharrezkoa dela are nabarmenagoa egiten lagundu behar duela erabateko modu tinkoan aldarrikatzen dugu. Hori finkatzeak dakarren ekarpen estrategikoa azpimarratu nahi dugu, gazteei eta gazte izateak dakarrenari entzuteko, arreta emateko, laguntzeko eta sustatzeko gaitasuna duten zerbitzuak areagotzeko, ez etorkizuneko balio gisa, baizik eta errealitate bete eta eztabaidaezin gisara. Eta esentzialtasun horren aurrean, zentzua du gazte-politikak toki-entitatetako departamentuetan egotea aldarrikatzeak, dagokien protagonismoarekin, eta ez baztertuta.

Abagune honetan, egoera arintzeko neurriak martxan jarri behar dira aurrera egin dezagun, eta, aldi berean, epe luzera pentsatzeko beharra dago, gazteek bizi duten errealitateari buruzko ikuspegi estrukturala duten planak proposatuz. Esku hartzeko plan gidari bat behar dugu, koordinatua, etorriko diren garaietara eta lurralde bakoitzera egokitua, berritzailea izanen dena, emandako zerbitzuak hobetuko dituena, zerbitzu horiek zabaldu eta optimizatuko dituena, gazte guztiek zerbitzu horietarako sarbidea izanen dutela bermatuko duena; gazte teknikariak behar ditugu, tokiko politikak, kalitatezko enpresak, erantzukizun soziala dutenak, gazteekin eta hauen proiektuekin eta erakundeekin sarea eginen dutenak, elkarte bat osatuz edo osatu gabe.

Krisi honen eraginak agerian uzten du gazteek behar dituztela orientatu eta lagunduko dieten figura profesionalak, beren bizi-ibilbidea sortzerakoan akuilu izanen direnak, hemen eta orainean beraien herritar-eskubideak baliatzen erakutsiko dizkietenak.

Egiaztatu dugu gazte-politiketan sareko lanaren paradigma bat sortzen dela, eta horri esker helburu berberen arabera lerrokatzen ahal direla Administrazioa, gazteria, profesionalak eta enpresak, denak ere erantzunkidetasun-printzipioan oinarrituz.

Expresamos que, esta juventud ha descubierto lo que es esencial, lo superfluo y lo verdaderamente necesario. Escuchémosla. Pero aún más: cedamos ese espacio que es suyo, acompañemos, aprendamos, cambiemos y crezcamos conjuntamente.

Adierazten dugu gazteria honek aurkitu duela zer den funtsezkoa, zer ez den eta zer bai bene-benetan beharrezkoa. Entzun dezagun. Baina are gehiago: eskaini diezaiogun berea den espazio hori, lagun diezaiogun, berarekin ikas dezagun, alda gaitezen eta haz gaitezen elkarrekin.

Horregatik guztiagatik, PROPOSATZEN DUGU

1. Autonomia-erkidegoei, beren ordenamendu juridikoetan txertatzea aisialdi hezitzaile eta komunitariorako eskubidea eta hezkuntza ez-formalaren garrantzia.

2. Lurralde-administrazioei, hezkuntza-aisialdiko sistema publiko bat sortzea, toki-administrazioekin eta gazte-erakundeekin koordinatuta.

3. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari, gazterian espezializatutako lanbide-profilak antolatzea, bai Lanbide Heziketan, bai unibertsitate-ikasketetan, eta aisialdiko eta animazio-soziokulturaleko prestakuntza-eskolek egindako prestakuntzak profesionaltasun-ziurtagiriekin homologatzea.

4. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari, boluntariotzan eta hezkuntza ez-formalean eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak aitortzea eta Administrazioan puntuagarriak diren betekizunetan sartzea.

5. Estatuko Gobernuari, Partaidetza Lege bat egitea, sistema hori, haren zerbitzuak, gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea bermatuko dituena, bai eta gazte-asoziazionismoaren eta Gazte Kontseiluen akuilu espezifiko eta argia izatea ere.

6. Administrazio publikoei, araudia garatu dezatela, krisi- eta larrialdi-egoeretan gazte-zerbitzu publikoen segida bermatuko duena, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerak zerbitzu presentzialak ordezkatu eta funtsezko zerbitzutzat hartzearekin batera.

7. Administrazio publikoei, politika soziokultural zehatzak aktibatzea, lankidetza publiko-pribatua sustatuko dutenak, proiektu soziokulturalak sortzeko eta garatzeko espazio egokiak sortzea, eta esparru soziokulturaleko ekimenei babes ekonomikoa eta baliabideak ematea.

8. Erakundeei, oro har, komunikazio- eta sentsibilizazio-plan bat sortzea, hezkuntza-aisialdiaren, animazio soziokulturalaren eta hurbileko kulturaren sektoreko zerbitzuak sustatzeko, laguntza publiko eta pribatuarekin.

9. Estatuko Gobernuari, hezkuntza-aisialdiarekin, hezkuntza ez-formalarekin eta kultura-zerbitzuekin lotutako zerbitzu guztien BEZ tasak murriztea, haien balio estrategiko saihestezina arrazoi gisa emanez.

Pasa a la acción y apoya el Manifiesto por el Ocio Educativo

WhatsApp Image 2019-02-16 at 21.44.38 (1

LISTA DE CORREOS

This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now